XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ihardespen bat

Gazte maiteak,

Zuen letra ezarri dut, bainan ni ez naiz batere zuenkin akort.

Gobernuaren ganik galde eginak ardietsi ez dituzten kazeta, radio, bide-tindatze, batasun eta kargu guziak behar badira kendu, banago zer geldituko den xutik.

Zuek zer ardietsi duzue, hain minkorki mintzatzeko? Zuek ere norbaitek behar othe zaituzte kendu?

Ene iduriko, Eskualzaleen Biltzarra ez da suntsitu behar. Izaitekotz, azkartu eta berritu.

Biltzar hori asmatu zutenek ez zuten nahi ukan muntatu gobernuari oihuka artzeko mekanika bat.

Heien xedea zen Eskualdunen iratzartzea eta asko jendeen baitan eskualdungoaren atxikitzea.

Urthean behin ideia guzietako Eskualdunen biltzea eskuararen ohoratzeko, ez bada ere aski gure mintzaiaren salbatzeko, daukat gauza ederra dela, eta ez zuek diozuen bezain lan alferra!

Orotarat ezin helduz ez bagira zerbaiterat bederen entseatzen, orduan ez dugu bakarrik lan alferra egiten, bainan lan tzarra.

Badu zonbait mende Jainkoak berak ezarri zituela bere legeak eta orok badakigu ez duela gizonen obedientzia biziki ardiesten.

Ez dut oraino aditu bere demisionea eman duela.

Orai, Biltzar hortaz kanpo baditakela zerbait egiteko, baditake. Hori bertzerik da.

Horra ene ikusteko manera. Bertze batzuek eman dezatela berena.